Beste hiru gazteren auzipetzeak berretsiak, Altsasuko liskarra dela eta

  • Otsailaren 20an egin bezala, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Laugarren Aretoak ferietako liskarragatik auzipetutako beste hiru gazterien prozesamendu autoa berretsi du. Orduan Oihan Arnanz (preso), Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob terrorismo delituagatik auziperatzea berretsi zuen. Gaurkoan, berriz, Jokin Unamuno Goikoetxea (preso), Iñaki Abad Olea eta Ainara Urkijo Goikoetxearenak berretsi ditu. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 07an - 18:11

Epaitegiak dio aurreneko biek gertakariekin zerikusia dutelakoan auzipetu ditu epaitegiak. Liskarraren ondoren Urkijok ustez esan zuen esaldi bat gogoan izan dute epaileek: “jaisten zareten bakoitzean halakoak izanen dituzue”. Guardia Civilaren kontrako xaxatze dinamikan sartzen da.

Aldi berean, epaitegi berak Aritz Urdangarin Canoren auzipetzea baliogabetu egin du. Epaileen arabera, Urdangarin bi guardia civilei burla egin omen zien soilik. Defentsaren helegitea onartu eta jokabide horrek prozesatuei leporatutako terrorismo delituarekin bat ez datorrela ebatzi du auzitegiak. Aratz Urritzola Ortigosaren eta Adur Ramirez de Alda Pozuetaren (preso) auzipetzeekin zer gertatuko den zehaztea falta zaie epaileei. Bi guardia zibili “terrorismo lesioak” egotzita hamar eta hamabost urte bitarteko zigor eskaerak egin ditu fiskaltzak. Instrukzio epailea, Carmen Lamela, fiskalarekin bat dator. Gainera, bi adin txikiko ere badaude. 

Bihar kontzentrazioa 

Auzipetuen gurasoek, Altsasuko Gurasoak, biharko kontzentrazioa deituta dute. Altsasun nahi ditugu. Ez da terrorismoa lelopean Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean kontzentratuko dira, bihar, 12:30ean.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude