"Alfon torturatu egin dute"

  • Alfonso Fernandez Alfon gazte madrildarrak atxiloketan torturak jasan dituela eta Soto del Real kartzelan bizitzen ari den eskubide urraketa salatu ditu Elena Ortega bere amak.


2015eko ekainaren 24an - 10:27
Elena Ortega Alfonen amak bere semeak jasandako torturak salatu ditu (argazkia: smfdiario.blogspot.com)

Astearte arratsaldean egindako agerraldian, Ortegak adierazi du jokaera hauek ez direla zerbait puntuala: “Beti egiten dutena errepikatu dute: herrialde honetan torturatu egiten da, eta kasu honetan berriz ere torturatu egin da”.

Alfon babesteko herri harresiaren ekintzan atxilotua eraman zutenean, esan du Ortegak, “ukondokada, bultzada eta zaplazteko” etengabeak jaso zituen autoan. Ondoren, komisaldegian, esku-bilurrak estutu zizkioten “odolaren zirkulazioa mozten zitzaiola sentitu zuen arte”, eta esku-bilurretatik tiraka kalabozoraino eraman zuten arrastan.

Arriskugarritasun handiko presotzat katalogatu dute Alfon, eta FIES isolamendu erregimena aplikatu zaio kartzela barruan. Bere amak adierazi du geroztik ezin izan dutela telefonoz semearekin hitz egin, ezta gutunik bidali edota arropa paketerik ere sartu: “Presoen eskubideak etengabe urratzen ari dira.”

Ortegak azaldu duenez, Konstituzio Auzitegian aurkezteko errekurtso bat prestatzen ari dira abokatuak. Ez dute indulto eskaerarik eginen, ordea: “Leherkari zaku bat zeukala onartzea suposatuko luke horrek, eta berak ez zeukan horrelakorik”.

Lau urterako kartzela zigorra jarri diote Alfoni, ustez leherkariak edukitzeagatik. Familiak eta abokatuek salatu dutenez, ordea, froga bakarra gaztea atxilotu zuten bi polizia agenteen testigantzak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude