Beste 1.800 animalia espezie desagertzeko arriskuan

  • Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (UICN) arriskupean dauden animalia eta landare espezieen zerrenda argitaratzen du urtero. Azken urtean beste 1.800 espezie gehitu dituzte "arriskupean" kategoria horretara eta dagoeneko 25.800 espezie dira betiko desagertzeko dauden animalia eta landareak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 23an - 11:43
azken 30 urteotan Australiako hainbat eskualdetan, eta koalen populazioen %80 desagertu da inguru horietan.

UICN erakundeak aztertzen dituen espezie guztien %30 arriskupean daude, neurririk hartzen ez bada epe laburrean desagertzeko. 2017an zerrendara horretara gehitu dira, besteak beste, koalak, pangolinak eta itsas-zalditxoak. 

2016ko zerrendarekin alderatuta, 1.800 espezie gehiago dira arriskupean daudenak. 24.000 espezietik 25.800 espeziera igaro da zerrenda gorria deritzona. Habitat galera da eragile nagusia, "eta ez bakarrik herrialde urrunetan gertatzen dena, Amazonian edo Indonesian; baita gure etxe ondoan ere. Europako intsektu hegalariak desagertzen ari dira gure zelaietatik, inolako zalapartarik gabe", adierazi dute bozeramaileek.

Habitat galerarekin batera, pestiziden erabilera neurriz kanpokoak sekulako eragina dauka. Alemanian, adibidez, intsektu hegalarien %75 desagertu da azken 27 urteotan. Datu ikarragarria da, "eta ardura ez da bakarrik nekazariena; herritarrek ere ardurarik gabe erabiltzen dituzte intsektizidak euren etxeetan".

2017an zerrendan gehitutako espezie nabarmen eta ezagunenak koalak eta pangolinak izan dira. Pangolina da, mundu osoan, ezkutuko ehiza eta kontrabando maila handiena pairatzen duen ugaztuna, esate baterako. 

Elefanteen egoerak ere okerrera egin du nabarmen azken urteotan, antzeko arrazoiengatik eta bere egoera "dramatikoa" dela adierazi dute. 10.000 ale besterik ez dira geratzen Afrikan; %66 jaitsi da azken urteotan. Eta itsasoko zaldiak ere %30 jaitsi dira Mediterraneoan azken hamarkadan.

Habitat galeraren adierazle handienetako bat koala da. Koalak bizi diren baso zabalak galdu dira azken 30 urteotan Australiako hainbat eskualdetan, eta koalen populazioen %80 desagertu da inguru horietan.

Albiste onak ere bai

Zorionez, itxaropenerako tarte txiki bat ere utzi digu azken txostenak. Besteak beste, itsas dortoka populazio batzuen egoera hobetu egin da, eta desagertzeko arrusku bizian dagoen Kaukasoko pantera subespezieak ere hobekuntza txiki bat izan du: populazioa 40 aletik 60 alera igo da, eta azken urtean 5 kume jaio dira.

Mekong ibaiko 9 izurde ere jaio dira; albiste ona 80 aleko populazio ñimiñoa duen ugaztu urtar honentzat.

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Basoilarra agertu da Larra-Belaguan, baina zer esatera etorri zaigu?

Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]


Haizearekin dantzan

Egun osoa airean, buelta eta buelta, haizearekin dantzan kometa balitz bezala… eguzkiari itzal egiteraino! Horra hor, mirua hegan. Hortik dator eguzkia lainoetan atera eta sartu dabilenean “miru-itzala” edo “miru-kerizpea” dagoela esatea, Felipe... [+]


Kosk egiten ez duen tigrea

Erreketako tigre-burruntzia Europako burruntzi handienetakoa da. Gure lurretan, gainera, oso zabalduta dago eta erraza da erreka inguruetan ikustea, etengabe hegan, gora eta behera. Arra eta emea oso antzekoak dira, ia berdinak sexu-organoak alde batera utzita.


Hiltzaile ederra

Horrela izendatu zuen Félix Rodríguez de la Fuente naturalista ezagunak. Izen ezinhobea ehiztari dotore honentzat, sekulako abilidadea baitu bere harrapakinak akabatzeko.


Eguneraketa berriak daude