argia.eus
INPRIMATU
Bertsozale Elkarteak gogoeta urtea izango du aurtengoa
2006ko otsailaren 28a
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan den larunbatean (25) Agurainen. IƱaki Murua elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, 2006a "gogoetako urtea" izango da. Horrela, etorkizunean zer aldaketa egin eta zertan hobetu behar duten jakiteko bertsolaritzaren inguruko inkesta eta azterketa egiten ari dira Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera.