argia.eus
INPRIMATU
Bertsolarien burmuina aztertzen ari da BCBL mintzairaren ikerketa zentroa
  • Urriaz geroztik 18 bertsolari BCBLko egoitzan izan dira hainbat proba egiten. Bertsolariek bertsoa egiten duten momentuan burmuinak nola jokatzen duen aztertu nahi dute. BCBL (Kognizioaren, Garunaren eta Mintzairaren Euskal Ikerketa Zentroa) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea lankidetzan ari dira.

2012ko urtarrilaren 27a
Andoni EgaƱa burmuineko proba egiten. (Arg. BCBL)

Orain arte hiru motatako probak egin dituzte: lehenik, test psikoteknikoa; bigarrenik, erresonantzia magnetikoa hainbat ariketa egiten dituzten bitartean (adibidez -arra bukaerako hitzak elkarren segidan esan); eta hirugarrenik, gaia emanda bertsoa botatzen zutela erresonantzia magnetikoa egin zitzaien. Bertsolarien saioak bukatutakoan bertso eskoletako ikasleen burmuinak ikertuko dituzte eta ondoren bertsotan egiten ez duten euskaldunak aztertuko dituzte. Urtea amaitzerako lehen ondorioak izango dituztela uste dute.