argia.eus
INPRIMATU
Bertsoaren festa, prest
2005eko abenduaren 13a

Andoni EgaƱa: "Saiatu naiz lanean, baina ez dakit lan horrek nik nahi bezalako emaitzarik izango ote duen. Eta emaitza aipatzen dudanean, ez naiz ari puntuez eta postuez, saio ona egiteaz baizik".
Maialen Lujanbio: "Orain arte ez dut txapelketan saiorik egin, eta ikusi nahi dut finalean zer egiten dudan. Ilusio handia badut, eta finalean egotearen sentsazio horiek berriro bizitzeko gogoa ere bai".
Amets Arzallus: "Ikusi, ikasi eta neure buruarekin konforme egon nahi dut".
Igor Elortza: "Duela lau urte lortu nuen lehenengoz finalean egotea, baina ia jabetu ere ez nintzen egin han nengoela. Aurten ez nuke BECetik sentsazio horrekin irten gura, eta hori dut helburu".
Unai Iturriaga: "Orain ez dut txapelarekin amesten, baina nahiko nuke txapelerako bidean doanari gauzak ahalik eta zailen jartzea".
Aitor Mendiluze: "Ni ez noa postuen bila. Aurreko finalaren ondoren ondorioak atera nituen, onak eta txarrak, eta orain behintzat ondo pasatzera etorriko naiz".
Jon Maia: "Ni neu mailarik onena ematera etorriko naiz, eta inoiz baino hobeto aritzera, ahal bada".
Sustrai Colina: "Orain lau urte garbi ikusi nuen finala ez dela egun-pasa etorri beharreko toki bat (...) Neure buruari opa diot oholtzatik jaistean hustuta egotea eta gehiago eman ezinaren sentsazioa izatea". (2005/12/13)