argia.eus
INPRIMATU
Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada
  • Hilaren 25ean egingo du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Bertso Eguna, eta sarrerak eskuragai jarri ditu jada internet bidez. “Azalera” da aurtengo leloa.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 08a

Donostian paratu dute zita, urtero legez. 12:00etan emango diote egunari hasiera, kalez kale Donostiako Alde Zaharretik.

18:00etan hasiko da ekitaldi nagusia, Kursaaleko bertso saioa. 21:00etan afaria antolatu eta ondoren festa iragarri dute.

Sarrerak: saiorako eta afarirako

Arratsaldeko emanaldiko sarrerak 18 eurotan eskuratu ahal dira –bazkideek 13 eurotan eta gazteek 8 eurotan–.

Horrez gain, afarirako tiketa 40 euroren truke hartu daiteke –bazkideek 33 eta gazteek 28 euroren truke–. Bazkideek izango dute afari erreserbak egiteko lehentasuna. Hilaren 15ean gainontzekoentzat irekiko dute zerbitzua.

Era berean, jatetxera etxetik afaria eramateko aukera eman dute, 7 euroko sarrera ordainduta –5ekoa bazkide eta gazteentzat–.