Gipuzkoako historia eta ondare kulturala aztertzeaz arduratzen den "Bertan" bildumak (Foru Aldundiak argitaratua) bere 18. zenbakian Gipuzkoan XVI eta XIX. mendeen artean egindako gotorlekuen berri ematen du. Testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude. Egilea Juan Antonio Saez da eta argazkiak Gorka Agirrek eginak dira.