Bertan behera utzi dute Sortzen Ikasbatuazen jaia

  • Igandeko Sortzen Ikasbatuazek euskal eskola publiko berriaren alde antolatutako jaia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, astebururako Iruñean iragarrita dagoen eguraldi euritsua dela eta. Festa hemezortzi urtez ospatu da, eta azken urtetan dimentsio handia hartu du.


2013ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lehengo urteko jaialdia, euripean (Argazkia: Noticias de Navarra)

Lehengo urteko festan euriteak diru galera ekarri zion elkarte antolatzaileari, eta zabaldu duten oharrean azaldu dutenez “kinka larrian” geratu ziren. Aurten Iruñeko Takoneran karparik ez jartzea erabaki zuten, eguraldiak baldintzatzeko arriskuarekin. Sortzenek adierazi duenaren arabera, elkarteak ez du Takonera egun euritsu baterako egokitzeko baliabiderik. Izan ere, euriak egunari berari eragiteaz gain, prestaketarako beharrezkoa den muntaia elektriko osoa ezinezko egiten du.

Larunbaterako antolatu dituzten ekintzak ez dituzte bertan behera utzi, eremu itxietarako pentsatu baitziren.

Hala ere, gaueko Txantxu Rock musika jaialdia ez da ospatuko. Azaldu dutenez, hainbat traba izan dituzte kontzertuak aurrera eraman ahal izateko. Iruñeko Udalaren araudi berriak ezarritako baldintzen arabera, ebakuazio plana arkitekto baten laguntzaz diseinatu behar zuten, eta horrek duen gastua dela eta, antolatzaileen “nahiaren kontra” bertan behera utzi dute.

Euskalerria Irratian

Sortzen Ikasbatuaz-en jaiari buruzko irratsaio berezia egiten ari dira Euskalerria Irratian. Goizeko 11:00etan amaituko da. Streaming bidez jarrai dezakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


BeAtarrak: eskola publikoetako berrikuntza irauli nahi duen ereduak hasiera kaotikoa izan du

EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]


2023-07-09 | Tere Maldonado
Plantak egin

Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]


Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazioak antolatu ditu EAEko Hezkuntza Lege Aurreproiektuaren aurka

Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]


Eguneraketa berriak daude