argia.eus
INPRIMATU
Bertan behera utzi dute gaur kaleratzekoa den Patxi Zubiaurreren aldeko elkarretaratzea, berak hala eskatuta
  • Etxe Kaleratzeak Stop! taldeak deituta gaur goizean Donostian egitekoa zen elkarretaratzea bertan behera geratu da, Patxi Zubiaurrek, etxegabetu nahi duten 84 urteko gizonak, hala eskatuta.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 12a
Patxi Zubiaurre urtarrilean etxetik botatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Orain urtebete ere saiatu ziren Zubiaurre etxetik botatzen. Etxe Kaleratzeak Stop! mugimenduak deituta eta beste kolektibo eta eragile ugarik babestuta, asteazkenerako aurreikusitako kaleratzea geldiarazteko elkarretaratzea egin behar zuten goizeko 8:30ean, baina azkenean bertan behera utzi dute deialdia, Zubiaurrek hala eskatu baitu. 

Orain 84 urte dituen donostiarrak 40 daramatza Balezaleak kaleko etxean bizitzen. Ezin izan zion 104.000 euroko hipotekari aurre egin 2014ko maiatzean.

%19,5ko interesdun 100.000 euro inguruko hipoteka zuen, eta hura ezin ordaindurik enkantean galdu zuen etxea. Haren jabetza Abacredit mailegu-enpresak bereganatu eta Zubiaurre kaleratzeko eskatu zion epaitegiari.