Donostiako epaitegi batek bertan behera utzi du zezenketei buruzko galdeketa

  • 2017ko otsailaren 17an Donostian egitekoa zen galdeketa bertan behera utzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2. epaitegiak, Carlos Urquijoren helegiteari bide eman ostean.


2016ko irailaren 27an - 11:15
Zezenketei buruzko galdeketa baten aldeko 10.000 sinadura aurkeztu zituen Donostia Antitaurina Orain plataformak.

Zezenketen aurkako mugimenduak oraindik ez du adierazpenik egin. Eneko Goia alkateak ere Twitterren idatzi du gaiaz.

Aurreko legegintzaldian, zezenketak bertan behera utzi zituten Bilduren gobernuak. Eneko Goiak hauteskundeak eta alkatetza irabazi ostean, zezenketak itzuli ziren hirira protesta artean. Herri partaidetza legeak ematen zuen aukerari esker, Donostia Antitaurina Orain plataformak 10.000 sinadura bildu eta Udalean aurkeztu zituen galdeketa bat egiteko eskatuz. Udala otsailaren 17an egitera konprometitu zen.

Maiatzean, Donostiako herri galdeketen araudia baliorik gabe utzi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak, Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako inpugnazioa onartuta. Eneko Goiak zezenketei buruzko galdeketa egingo zuela adierazi zuen, hala ere. Araudia baliogabetzearen aurkako helegiteak, berriz, ez du epai irmorik oraindik.

Orain, Administrazio Auzietako 2. epaitegiak aintzat hartu du Carlos Urquijok abuztuan aurkeztutako helegitea. Oraindik ebazpenik eman ez badu ere, epaitegiak onartu egin du helegiteak eskatzen zuen kautelazko neurria. Autoak dio Donostiako Udalak ez diola erantzun Urquijoren helegiteari, eta horren ondorioz oso zaila izango dela auziari buruzko epai irmo bat ematea kontsultarako aurreikusita zegoen data baino lehen.    

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zezenketak
2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Donostiako Udalak zezenketak "laguntzen jarraitzen" duela salatu du Eguzkik

Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]


Eguneraketa berriak daude