Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko auzoko jaien hasiera zena amaiera bilakatu da. Gaueko kontzertuak hasi aurretik, jai batzordeko kideak eszenatokira igo eta jakinarazi dute jaiak "eten" egingo direla. Udal Gobernuak (EAJ) ezarritako soinu muga dela-eta, musika taldeek ezin dutelako jo Udalak jarritako baldintzetan.
Jai Batzordeak zabaldu duen oharrean dioenez, "azken lau urteetan Zarauzko Udalak bertako bizilagunen erosotasuna aitzakiatzat hartuta gero eta muga gehiago jarri dizkigu eta 2017ko abuztuaren 10eko gaua izan da kito esateko unea".
Argitu dutenez, Udalak 92 dB-ko muga ezarri du musikaren bolumenarentzat –Iazko bolumenaren herena–. Musika taldeek soinu froga egin ostean, taldeek eta teknikoek beraiek, aitortu zieten baldintza horietan kontzertu bat ematea ezinezkoa dela, eta ez dutela Espainiako Estatuan inon halako mugarik eduki. Beraz, "Udalak jai herrikoiei jarritako azken oztopo hau" azkena izan dadin, ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute eta protestak iragarri dituzte. Oharrean auzotar guztiei barkamena eskatu diete, "gertaturiko guztiaren kaltetu nagusiak zuek baitzarete".
Ostiralean, abuztuak 11, 19:00etan Azken Portuko Plaza Gorrian prentsaurrekoa emango dute eta larunbatean, 11:30etan Plaza Gorritik abiatuta protesta zaratatsua.
Negozio pribatuen festei oztoporik ez
Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak sustatuta, abuztuaren 6an Los 40 Principales kate espainiarraren ‘Los 40 Summer Live‘ musika jaialdia egin zuten. Jaialdi komertzial horren atzean dagoen kultura eta turismo ereduak kezkatuta herrian kritikak azaleratu dira. Horren erakusgarri, jaialdiko kontzertu baten erdian hainbat lagunek zabaldu duten pankarta: “Gure herrian arrotz, kultura herritik eta herriarentzat”.
Oier Aranzabal zarauztarrak ZuZeun idatzitako iritzi artikuluan jaso zituen horrelako jaialdiek eta Zarauzko Udalak sustatzen duten ereduari buruzko hainbat kritika.
Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.
Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]
Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]
Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.