argia.eus
INPRIMATU
Berrizen zabalduko dute bidean dauden migratzaileentzako zentroa
  • Beste herrialde bat helmuga, Euskal Herrian diren migratzaileak artatzeko zentroa irekiko du Eusko Jaurlaritzak. Bi edo hiru aste eman ahalko dituzte migratzaileek egoitzan.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 04a
Saharaz egoaldeko etorkinak

Anboto.org-ek eman duen informazioaren arabera, Olakueta aterpetxean zabalduko du Eusko Jaurlaritzak zentro berria. Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak jakinarazi duenez, “hainbat egoera antzematen ari dira eta hori dela eta, batik bat, kolektibo ahulenei arreta bereziagoa emateko beharra aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak larrialdietako baliabideetan eskaintzen den egonaldia baino egonaldi luzeagoko baliabidea jarriko du abian”. Orain arte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Irunen eman zaie etorkinei aterpea baina hiru egunerako gehienez.

Etorkinen harrera kudeatzeko elkarlanean dabiltza instituzioak, Gurutze Gorria, Harresiak Apurtuz, Caritas, CEAR eta SOS Arrazakeria erakundeak.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak baliabide gehiago jartzeko eskatu die instituzioei.