Berriro ere dantza tradizionalari tokia murriztuz

  • Ziur egun hauetan sarean bolo-bolo ibili den bideoa ikusi egin duzuela: FITUR turismo azokan, Euskadi-Basque Country stand-ean eta Xabi Solanoren biribilketapean 3 dantzari, praka eta jaka zuriz Backstreet Boys antzean jantzita, eta ballet kutsuarekin tente-tente dantzan. Ez naiz gustuaz arituko, hori norberaren baitan baitoa, baina uste dut lekuz kanpo dagoen ikuskizun bat dela horrelako stand baterako.


2018ko otsailaren 01an - 12:22

Duela mendeetatik ditugun dantza asko ez dira gizartean ondo ezagutzen eta horietako asko (edo gehienak) bideokoa baino ikusgarriagoak dira, nire ustez. Turismo azoka batean Euskadiren erakargarritasun fisikoa erakutsi nahi badugu (mendiak, hondartzak, eraikinak…) bere arima (jaiak, dantzak gastronomia, euskera…) bilgarria izan behar dutela uste dut.

Azokan, herrialde modernoa garela erakusteaz aparte, gure herrialdea desberdindu behar dugu gure singulartasunak erakutsiz eta dantza tradizionalek identifikatzen gaituzte; ez musikan edo urratsetan soilik, baita gorputzaren jarreran, keinuetan, jantzietan… Norbaitek esango dit gastronomian ez dagoela eztabaidarik eta gure Michelin izardun sukaldari modernoak ere izaten direla horrelako azoketan, bai; baina euren jatetxeak berariaz, mundu mailan helmuga turistikoak direlako, horrelako dantza modernoak ez.

Azokan koreografia honi urrunetik begira ari den batentzat, ez du gure Herria identifikatzen. Dantza honetan, Zuberoako maskaradetako urrats bat, Galiziako Muñeiren urrats bategatik aldatuta, Galiziako standean lekua izango luke ere. Eta Galizian ere badakite Backstreet Boysez janzten, baina ez dut uste identifikatuta sentituko liratekeenik.

Beraz, gure dantza tradizionalak ikusgarriagoak badira, gehiago bereizten bagaituzte eta gure izaera hobeto adierazten badute, zergatik tematzen dira gure instituzioak mota hauetako koreografiak kontratatzen horrelakoetan?

 

Albiste hau Hiruka.eus argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude