Berriatuako Udala “harrituta”, Atxurra kobako aurkikuntzaren berri prentsaren bidez izan duelako

  • Asteartean aurkeztu zuen Bizkaiko Aldundiak paleolitiko 70 pintura eta grabaturen aurkikuntza. Berriatuako Udalak ez du inolako informazio edo berririk izan orain arte.


2016ko maiatzaren 25an - 16:30

Berriatuako Atxurrako koban duela 14.000 urteko grabatu eta pintura ugari aurkitu dituzte arkeologoek, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko kanpaina baten barruan. Batez ere zaldiak eta bisonteak aurkitu dituzte –tartean Europan lantza marka gehien dituen bisontea– eta foru arduradunek azaldu dutenez litekeena da Euskal Herrian halako altxor gehien dituen koba izatea. Ekain eta Altxerriren pare jarri dute.

Aurkezpena asteartean egin zuten prentsaurrean eta oihartzuna berehalakoa izan da. Argazkiak, azalpenak eta koba barruko bideo irudiak ere Aldundiaren webgunean daude kontsultagai.

Berriatuako Udalak oharra bidali du ARGIAra “bere harridura” azaltzeko, koba udalerri horretan egonik ere aurkikuntzaren berri prentsaren bidez izan dutelako: “Ez dira gurekin harremanetan jarri, ez digute proiektua aurkeztu, ez digute inolako informaziorik bidali, prentsara joan aurretik ez digute inolako aurkikuntzaren berririk eman…”.

Nolanahi ere, “ohorea da gure herrian horrelako altxorra izatea”, dio Berriatuako Udalak oharrean, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio eurekin harremanetan jartzeko: “Gure herriko ondarea zaintzea denon betebeharra da, indarrak batu ditzagun”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


Eguneraketa berriak daude