'Berria' egunkariak hamabost urte bete ditu

  • Hamabosgarren urteurreneko ekitaldia egin du ‘Berriak’ asteazkenean. Urteotako berritasunak nabarmendu dituzte eta etorkizunerako babesa eskatu dute.


2018ko ekainaren 21an - 11:57
Maialen Berasategi Catalan eta Mikel P. Ansa 'Berriako' kideak atzoko ekitaldian. (Argazkia: berria.eus)

Ekitaldia hainbat lagunen bilgune izan da: langileena, behargin ohiena, iragarleena eta irakurleena. Erakundeetako ordezkariek ere saioan parte hartu dute, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabalek, Andoaingo alkate Ana Karrerek eta Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek. Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira; EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos tartean.

Kronika bat izan da ekitaldia, hamabost urteko ibilbidearen eta aldaketen kronika. “Saiatu gara Euskal Herrian eta munduan jazo diren gertakizunen berri ematen, eta, berriarekin batera, azalpena eta analisia ere bai kasu askotan”, adierazi du Martxelo Otamendi zuzendariak.

‘Berriaren’ 15. urteurrenaren ekitaldia osorik hemen ikusi daiteke:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berria
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]


2023-06-05 | ARGIA
'Berria' egunkariko zuzendaritza Amagoia Mujikak hartuko du, Martxelo Otamendiren ordez

Otamendi 30 urtez izan da Euskaldunon Egunkariako eta Berriako zuzendari, eta erretiroa hartuko du 65 urte beteta. Mujika 1995etik da bi hedabide horietako kazetari, eta zuzendariorde aritu da azken urteetan.


2021-05-13 | ARGIA
Zaldibarko luiziak lotura du zabortegiaren zigilatze ezaugarriekin

Zaldibarko luizia zergatik gertatu zen argitzea helburu zuten bi ikerketaren emaitzak jaso ditu Berria egunkariak. Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena, Iñaki Petxarroman eta... [+]


Eguneraketa berriak daude