Berriak 10. urteurrena ospatu du larunbatean

  • Giro ederrean ospatu zuten larunbatean Berriaren 10. urteurren festa Martin Ugalde kultur parkean. Zendu berri den Lizarribar zena oso gogoan izan zuen Beatriz Zabalaondok ekitaldi nagusian. Bestetik Egunkaria ekarri zuen gogora eta Egunkaria eta Berriaren sortzaile eta sustatzaileak goraipatu zituen. BERRIA laguna kanpainak izandako erantzun estimagarria ere aitortu zuen.


2013ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ordezkaritza politikoa ere bertaratu zen Berriaren urteurrenera, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrika, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea den Larraitz Ugarte, eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre han zire

Ostean, Iban Arregi BERRIA taldeko kontseilari ordezkariaren hitzak etorri ziren. Argi eta garbi utzi zuen, Berriaren proiektuak etorkizuna duela. Bestetik, euskal egunkariak hainbat proiektu dituela gaineratu zuen. Proiektu hauek gauzatzeko erakunde publikoek duten betebeharra nabarmendu zuen. “Sektorearen garapena bermatuko duen finantzaketa publikoa behar dugu, deialdien behin-behineko sistematik harago joango dena” sektorea larri dagoela ohartarazi zuen Arregik.

Ospakizunen bira apirilaren 12an abiatu zen Zertarako hegoak estrenaldiarekin. Festan politika eta kultura arloko pertsona ugari izan ziren, baita Euskararen munduan lan egiten duten hainbat pertsona ere, tartean, AEKko kordinatzailea den Mertxe Mujika edo urteetan korrikaren arduraduna izan den Edurne Brouard. UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateko lehendakari Maren Belastegi eta Behatokiko zuzendari den Garbiñe Petriari ere festan ziren.

Euskal komunikabideen presentzia ere nabarmena izan zen Andoinen. Bertan ziren, Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria Alberto Barandiaran eta Estitxu Eizagirre irailetik aurrera ARGIAko zuzendaria izango dena. Ordezkaritza politikoa ere bertaratu zen Berriaren urteurrenera, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrika, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea den Larraitz Ugarte, eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre han ziren. EH Bilduko legebiltzarkide diren Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia ere bertan ziren.

BerriaTBk egunaren laburpen bideoa egin du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berria
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]


2023-06-05 | ARGIA
'Berria' egunkariko zuzendaritza Amagoia Mujikak hartuko du, Martxelo Otamendiren ordez

Otamendi 30 urtez izan da Euskaldunon Egunkariako eta Berriako zuzendari, eta erretiroa hartuko du 65 urte beteta. Mujika 1995etik da bi hedabide horietako kazetari, eta zuzendariorde aritu da azken urteetan.


2021-05-13 | ARGIA
Zaldibarko luiziak lotura du zabortegiaren zigilatze ezaugarriekin

Zaldibarko luizia zergatik gertatu zen argitzea helburu zuten bi ikerketaren emaitzak jaso ditu Berria egunkariak. Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena, Iñaki Petxarroman eta... [+]


Eguneraketa berriak daude