Berri Txarrakek abesti onenak bilduko dituen lana kaleratuko du urrian


2010ko abuztuaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak argitaratuta dituen sei diskoetatik abesti onenak hartu eta bilduma bat egiteko asmoa du GOR diskoetxeak. Denak ez du balio. Singles 1997-2010 bildumarako abestiak, baina, zaleek hautatuak izatea nahi dute. Hortaz, zaleei eskatu diete e-postaz bidaltzeko beren 15 abesti kuttunenen proposamena, abuztuaren 31a baino lehen. GOR diskoetxeari bidaltzeko eskatu dute BTX kantu zerrenda izenburuarekin. Parte hartzaileen artean, taldeak sinatutako hamar disko zozketatuko dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berri Txarrak
2021-03-14
Marina Lameiro. Dardara irudietan harrapatzen du
"Musika dardara da eta bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan"

Film dokumentalak maite ditu egile iruindarrak. Bere lehen filmetan gazte askok bizi duten prekarietate amaigabeaz eta gentrifikazioaz mintzatu ondoren, orain musikak sorrarazten digun dardarizoaz ari zaigu Berri Txarrak eta bere zaleen inguruko Dardara dokumentalean.


Luzerako geratuko den orbaina

Lekunberriko gaztetxean lehen kontzertua ematetik, Nafarroa Arenan asteburuan 24.000 lagun inguru biltzera pasatu dira. Mende laurden igaro da tartean, hamar disko kaleratu eta kasik 1.100 kontzertu eman dituzte bitarte horretan. Milagarrena munduaren beste puntan gainera,... [+]


Berri Txarraken Beude birako azken konzertua
Orbain formako irribarrez

Irri bihurri batek aterarazi ditu eszenatokira. Ez show txundigarririk, ez bat-bateko irteerarik. Lasai atera dira Larragako La Laguna elkartea goraino bete duten jarraitzaileen aurrera, entsegu lokalean egongo balira bezala. Mikroak mugitu, kableak baztertu, parez pare begira... [+]


Berri Txarrakek kontzertu sorta berria iragarri du urrian

Euskal Herriko zenbait gaztetxe eta areto txikitan joko du Berri Txarrak taldeak urrian. Orain arte iragarri gabe zeuden kontzertu hauek taldeak agur esateko biraren parte dira.


Eguneraketa berriak daude