argia.eus
INPRIMATU
Berri Txarrak Kalifornian grabatzen ari da Ross Robinsonekin
  • Hirukotea estudiora itzuli da lan berria grabatzera. Taldea Estatu Batuetan dago, Venicen, Ross Robinson ekoizlearekin lanean. Apirilaren 8an AEBetan barrena bira hasiko dute gainera.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 25

“Aurten Berri Txarrak sortu zela 20 urte betetzen dira. Aitzakia bikaina sortze aro berri bati ekinez ospatzeko”, adierazi dute taldekideek.

Diskoa prestatzeko urte osoa hartuko dutela aurreratu dute. “Hasiera besterik ez da, emozioz beteriko urtea izango da inondik ere”.