Berri Txarrak Herri Urrats 2011-ren kanta grabatzen ari da


2011ko urtarrilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Berri Txarrak taldeak egingo du datorren maiatzaren 8an ospatuko den Herri Urratseko kanta. Taldeak bere webgunean adierazi duenez, ‘Laku bat munduan’ aurtengo lema izenburu hartuta ekin diote lanari. Hitzak Sustrai Colinak idatzi ditu, Izate taldeko Claire zenbaitetan sartuko da ahotsarekin eta Karlos Osinaga ‘Txap’ ekoizpen lanetan aritu da. Urtarrilaren amaieran Herri Urrats 2011-ko antolatzaileek eskainiko duten aurkezpen prentsaurrekoan izango da entzungai.

Aurtengo Herri Urratsen bildutako dirua Xalbador kolegioaren egoitza eraberritzera bideratuko da. Duela 28 urte jarri zuten abian ikastetxea eta, geroztik, garapen itzela izan du. Eraberritze lanak handiak izango direla-eta, normalean baino lehenago hasi dute kanpaina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berri Txarrak
2021-03-14
Marina Lameiro. Dardara irudietan harrapatzen du
"Musika dardara da eta bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan"

Film dokumentalak maite ditu egile iruindarrak. Bere lehen filmetan gazte askok bizi duten prekarietate amaigabeaz eta gentrifikazioaz mintzatu ondoren, orain musikak sorrarazten digun dardarizoaz ari zaigu Berri Txarrak eta bere zaleen inguruko Dardara dokumentalean.


Luzerako geratuko den orbaina

Lekunberriko gaztetxean lehen kontzertua ematetik, Nafarroa Arenan asteburuan 24.000 lagun inguru biltzera pasatu dira. Mende laurden igaro da tartean, hamar disko kaleratu eta kasik 1.100 kontzertu eman dituzte bitarte horretan. Milagarrena munduaren beste puntan gainera,... [+]


Berri Txarraken Beude birako azken konzertua
Orbain formako irribarrez

Irri bihurri batek aterarazi ditu eszenatokira. Ez show txundigarririk, ez bat-bateko irteerarik. Lasai atera dira Larragako La Laguna elkartea goraino bete duten jarraitzaileen aurrera, entsegu lokalean egongo balira bezala. Mikroak mugitu, kableak baztertu, parez pare begira... [+]


Berri Txarrakek kontzertu sorta berria iragarri du urrian

Euskal Herriko zenbait gaztetxe eta areto txikitan joko du Berri Txarrak taldeak urrian. Orain arte iragarri gabe zeuden kontzertu hauek taldeak agur esateko biraren parte dira.


Eguneraketa berriak daude