Berri Txarrak nafarrek Independent Music Awards sarietako Vox Populi –hau da, publikoaren saria– irabazi dute punk abesti onenari dagokion atalean.
Payola diskoko Folklore kanta da beraz, publikoaren ustez punk kantarik onena. "Mundu osoko 57.000 entzule inguruk eman dute botoa, sail bakoitzeko bost izendatuen artetik bat aukeratzeko", adierazi dute taldekideek. Sarion 10. edizioa izan da aurtengoa eta epaimahaikideen artean Tom Waits, Suzzane Vega eta Ozzy Osbourne izan dira aurten.