Berrerabilpena bultzatzeko Truke.eu webgunea sortu dute

  • Truke.eu webgunean erabiltzaileak harremanetan jarri ahalko dira jada erabiliko ez dituzten arropa, etxetresna eta bestelako gaiak trukatzeko.


2014ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Webgunean oparitzeko, trukatzeko eta saltzeko edo erosteko aukera dago.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren laguntzaz abiatutako egitasmoa da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 30 bat lagun inguruk osatzen dute Truke. Helburu nagusia kontsumo gaiak bigarren aldiz erabiltzea da eta horretarako hiru aukera ematen ditu webguneak. Lehenik, behar ez duzuna oparitzeko aukera duzu; bigarrenik, trukea egin dezakezu; eta hirugarrenik, saldu egin dezakezu. Dagoeneko mota guztietako gaiak daude erakusleihoan, hala nola, arropa, baserriko lan tresnak, jostailuak, oinetakoak, etxetresnak eta altzariak.

Erabiltzaileek zuzenean egingo dute tratua, hala ere, Trukeren helburua kontsumo ohiturak aldatu nahi dituzten herritarrak harremanetan jarri eta komunitatea sortzea da.

Egitasmoa ez da sare sozialetara mugatuko, kalean ere egongo da, berrerabilpenarekin eta kontsumo kolaboratiboarekin zerikusia duten ekimenetan antolatzaile, laguntzaile eta parte-hartzaile.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Analisia
Agroekologia, alternatiba politiko bat

Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean... [+]


Ertzeko bizitzen auto-eraketa sareak eta KoopFabrika

Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua... [+]


Eguneraketa berriak daude