Berlinen deitutako manifestazio xenofoboa blokeatu du kontramanifestazio antifaxista batek

  • Eskuin muturrak huts egin du 'Alemaniaren etorkizunerako manifestazioa' izendaturiko martxarekin milaka pertsona biltzeko helburuan, eta ideologia xenofobo eta arrazistaren kontrakoek boterean gainditu dute.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 29a
Eskuin muturraren kontrako manifestariak (Odd Andersen, AFP)

Angela Merkel kantzilerraren migratzaileei harrera egiteko politiken kontra, mezu arrazista eta islamofoboak haizatuz, 4.000 pertsona inguruk parte hartu zuten Alemaniarentzako Alternatibak (AfD) igandean Berlinen deitutako manifestaldian. Hiriko erdigunera hurbildu ziren, hainbat talde antifaxistek deituta, ideologia arrazista eta xenofobo horren kontrako 20.000 pertsona ere. Askatasunaren eta giza eskubideen aldeko aldarriekin eta indar erakustaldi betean, kontramanifestazioak Alemaniarentzako Alternatibak deitutako martxa blokeatzea lortu zuen.

Bi manifestazioek bat egingo zutela jakinik, polizia inguruetara hurbildu zen batzuk besteekin topo egitea eragotzi asmoz. Gas negar-eragileak erabili zituzten zenbait pertsonei barrera poliziala zeharkatzea eragozteko.

Alemaniarentzako Alternatiba-k, manifestazioan erakutsitako aldarri eta kontsigna berberak erabiliaz, Bundestag-ean sartu eta hirugarren indarrean bilakatzea lortu du, aulkien %12arekin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Antifaxismoa  |  Alemania  |  Faxismoa

Antifaxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-11 | Nahia Ibarzabal
Bizi osorako kartzelara zigortu dute neonazi bat Alemanian, hainbat hilketarengatik

“Klandestinitate nazionalsozialista” taldeko parte zen Beate Zschäpe. Zortzi migratzaile eta polizia bat hil zituzten 2000 eta 2007 urteen artean.


2018-06-29 | ARGIA
Erronkariko hiru gazte antifaxistak aske utzi dituzte

2014an faxisten ekitaldi bati aurre egiteagatik, 24 eta 30 hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen zitzaion gazte bakoitzari.


Ikur frankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzen ahalko zaizkie Nafarroan

Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu du lege proposamen bat ikur frankstak kale eta espazio publikoetik erretiratzen ez dituztenei isunak jarri ahal izateko. 


2018-04-10 | Topatu.eus
Bi urte eta bi urte eta erdiko espetxe zigorrak hiru gazteri, faxisten mobilizazio bat eragozteagatik

2014ko maiatzean Hispania Verde izeneko taldeak Erronkarin deituriko mobilizazioaren aurrean protesta egiteagatik zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak 


2018-04-04 | Arabako Alea
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Gasteizko Errekaleor auzoan egingo den jardunaldi batean

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.


Bide bazterretik plazara

Herriko faxistak ziren, guardia zibilak ziren, falangistak ziren, katolikoak ziren, Birjinaren Eguna zen eta ondoren otoiz egitera joan ziren. Gora jainko maitea!”. Fermin Balentziaren hitzak dira, Maravillas kanta aurkezteko.


2018-02-13 | Uriola.eus
Faxismoaren aurkako kalejira antolatu dute, Athletic eta Spartak Moscvaren arteko partidua dela eta

Athletic Clubaren eta Spartak Moscvaren arteko kanporaketa dela eta, Herri Norte Taldea, EH Donbass eta Sare Antifaxista taldeak faxismoaren aurkako ekimenak antolatu dituzte. 


2017-12-24 | Andoni Mikelarena
80 urteko zigor eskaera sei antifaxistarentzat
Zapaldua zapaltzailearekin parekatzeko saiakera

2013ko urriaren 12an, ustez, neonazi batzuei eraso egitea egotzita auzipetu zituzten Kataluniako sei antifaxista. Azaroaren 29an amaitu zen epaiketa eta auzitegiak erabakiko duenaren zain daude. Gorroto delituen Fiskaltzak hamabosna urteko kartzela zigorra eskatu du bost akusaturentzat eta lau urte eta erdikoa seigarrenarentzat. Zapaldua eta zapaltzailea maila berean jarri nahi izan dituztela salatu dute auzipetuek. Egoeraren berri emateko Euskal Herrian izan dira eta ARGIAk haiekin hitz... [+]


2017-12-15 | Andoni Mikelarena
Zaragozan Falangeko kide bat hiltzeagatik espetxeratutakoak, autodefentsa izan zela adierazi du

“Espainiako banderaren koloreko tiranteak eramateagatik” Zaragozako Victor Láinez militante neofaxista hil izana egotzi diote Rodrigo Lanzari. Honek ordea ukatu egin du bertsio ofiziala eta autodefentsa izan zela adierazi du.


2017-12-05 | Miren Osa Galdona
Ehunka herritarrek Bartzelonako CUPen egoitza defendatu dute faxisten elkarretaratzearen aurrean

Por España Me Atrevo eskuin muturreko taldeak CUPen Bartzelonako egoitzaren aurrean larunbatean elkartzeko deia egin zuen. Faxismoa aldarrikatzeko manifestazioa izango zela argudiatuta, CUPeko ordezkariek elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu zieten Hauteskunde Batzordeari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude