argia.eus
INPRIMATU
Bergaran Larramendiko erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua
  • Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 20a
Manifestariek aldarrikatu dute ez dutela nahi erraustegirik, ez Bergaran ez inon / Ezker Anitza-IU Debagoiena

"Zoritxarrez, egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela onartu Bergarako Udalak erraustegiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; astelehenean aktibitatea baimentzen duen ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian", azaldu dute Larramendiko Arnasa-ko kideek, Uxue Igarza Loiola kazetariak Goiena-ko kronikan jaso duenez. Salatu dute Jaurlaritzak proiektua "inposatu" duela, "Udal Gobernuaren eta herritarren gehiengoaren nahiaren gainetik".

Hainbat arrazoi eman dute proiektuaren aurka egiteko, besteak beste: jarduera ez dela "bateragarria" indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorretik eta Larramendi Sektoreko Plan Partzialetik eratorritako hirigintza zehaztapenekin, "isilpean" landutako proiektua dela, eta ingurumen azterketak "akatsak" dituela.

Manifestazioa Bergaran barrena. (Argazkia: Ezker Anitza-IU)