Bergako (Herrialde Katalanak) alkate Montse Venturós (CUP) atxilotu dute Mossoek, hauteskunde garaian udaletxeko balkoitik 'estelada' kentzeko aginduari men ez egiteagatik, Ara agerkariak jakinarazi duenez.
Mossoek ostiral goizean atxilotu dute Venturós, haren etxean. Polizia-etxean dago uneotan, epailearen aurrera eraman zain. CUPek mobilizazioak deitu ditu Bergako alkateari babesa adierazteko. Epaitegira eraman dute eta goizean libre utzi dute. Etxeko helbidea eta telefono zenbaki bat eskatu dizkio epaileak, eta ohartarazi dio berriz zitazio edo agindu judizialen bat desobedituz gero, berriz atxilotu dezaketela eta, bere kasuaren ezaugarriak ikusita, ondorio posibleen artean legoke kartzelan sartzeko aukera.
Desobedientziaren aldeko mezuak bolo-bolo ari dira zabaltzen sare sozialetan
Acaban de detener a nuestra compañera #MontseVenturós @venturosm alcaldesa d #Berga #CUP #desobediencia! Así dialoga Gob. #PP!
— Manel Márquez (@manelmarquez) 2016(e)ko azaroak 4
Solidaridad! pic.twitter.com/8mP8Y47m6b
Denunciem també com la desobediència per @JuntsPelSi és un instrument classista i 'processista' per aniquilar la dissidència política.
— COS Països Catalans (@COSnacional) 2016(e)ko azaroak 4
Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".