Bikotekidea jotzea egozten dioten abokatua bere zereginetatik baztertu du Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak

  • Miguel Alonso Belza abokatua bere eginkizun guztietatik gabetzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak, ohar baten bidez zabaldu duenez. Gipuzkoako abokaturik prestigiotsuenetako bat denaren aurkako epaiketa instrukzio fasean dago, bikotekidea jotzea egotzita.


2017ko otsailaren 28an - 10:54
Miguel Alonso Belza abokatua, artxiboko irudi batean. (Argazkia: EFE)

Miguel Alonso Belza, Gipuzkoako Abokatuen Kolegioko emakumeen aurkako bortxaren ofizioko txandako kidea ikertzen ari dira ustez bere bikotekidea jotzeagatik. Abokatua ezaguna da, besteak beste, 2008ko Sanferminetan hil zuten Nagore Laffageren auzian akusazioan jardun zuelako. Genero biolentziaren aurkako abokatu gisa parte hartu izan du hainbat hedabidetan, EITBko tertulia eta hainbat saiotan kasu.

El Confidencialek albistea argitaratu eta izandako sonaren ostean, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak ohar bat argitaratu du, Gobernu Batzordearen izenean, Lurdes Maiztegi Gonzalez Dekanoak izenpetuta.

Abokatuen Elkargoak dio epaiketa-prozedura horren berri izan zutenean, premiazko Gobernu Batzarra deitu zuela Dekanoak. Jakinarazi dutenez, 2017ko urtarrilaren 17an egindako Gobernu Batzarrean abokatua eginkizun guztietatik gabetzeko erabakia berretsi zuten, "zuhurtziaz eta ofizialki jakinarazi dizkioten gertaerei bakarrik kontu eginez, eta Miguel Alonso Belza jaunak Diputatu karguari uko egin ez dionez". Abokatutzaren Masterreko irakaskuntza-lanetatik apartatu dute eta indarrik gabe utzi dituzte Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren gai eta interesen abokatu gisa zuzendaritza-lanetan zituen izendapenak.

Horrez gain, Miguel Alonso Belza genero-indarkeria biktima izandako emakumeentzako Laguntza eta Aholkularitza Zerbitzuetatik apartatzea erabaki zuten aho batez, "zerbitzuak ohi bezala funtziona dezan bermatzearren".

Azkenik, "Gobernu Batzarrak ahalik eta errespeturik handiena adierazi nahi dio abian den epaiketa-jarduerari eta eragindako pertsonaren errugabetasun-presuntzioari, eta gure Erakundearen eta gure Abokatuen konpromisoa berretsi nahi du, halaber, gizarteko gaitz hau ezabatu dadin, izan ere, biktima izan diren emakumeen eskubide eta askatasunak etengabe eta bereziki babestea baita hori erdiesteko jarduerarik garrantzitsuena", dio oharrak.

Biolentzia matxistaren aurkako abokatua, horregatik beraragatik ikertua

Miguel Alonso Belza abokatuari urruntze agindua jarri diote 2016ko apirila eta abendua bitartean ustez bikotekidea jipoitzeagatik. Agindu judizialak "ohizko tratu txarren" delitu posiblea ikusten du, baita genero biolentziarekin lotutako hainbat delitu ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude