Bere aginduak betetzen ez dituzten politikariak kargugabetu ahal izango ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiak

  • Eusko Jaurlaritzak jarritako helegitea atzera bota eta bere ebazpenak betetzen ez dituzten politikariak kargugabetzeko boterea ematen dion erreforma onartu du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Carme Forcadell Kataluniako Legebiltzarreko lehendakaria kargutik kendu dezake orain.


2016ko azaroaren 04an - 12:01

Konstituzio Auzitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak kargugabetze-ahalmen horren kontra jarritako helegitea. Azken legegintzaldian PPk emandako boterea onartu eta lege erreforma bermatu du. Horren arabera, bere ebazpenak betetzen ez dituzten politikariak euren kargutik kendu ahal izango ditu auzitegiak behin-behinean.

Erreformaren inguruan eztabaidatu dute epaileek azken sei hilabeteetan. Adela Asua legelariak kontrako ponentzia idatzi zuen, baina ez zuen babes nahikorik izan. Pedro Gonzalez-Trevijanok idatzi zuen orduan kargugabetze-ahalmenaren aldeko ponentzia, Konstituzio Auzitegiak gehiengoz onartu duena.

Erreformak ondorio zuzenak izan ditzake Carme Forcadell Kataluniako Legebiltzarreko lehendakariarentzat. Izan ere, bere kontrako auzia abiatu zuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak urriaren 25ean. Konstituzio Auzitegiaren erabakien aurka egitea egotzi dio, independentziarako bide orriari buruzko bozketa legebiltzarrean egitea baimendu zuelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


2024-02-29 | Gedar
Argindarrari ezarritako BEZa %21era igoko dute berriz Espainiako Estatuan

2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.


2023-12-28 | ARGIA
Espainiako Gobernuak argindarra igo eta elikagaien BEZaren beherapena mantenduko du

Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako neurri ekonomiko berriak iragarri ditu abenduaren 27an. Neurrien artean, ekainera arte luzatu du oinarrizko elikagaien BEZak zeukan beherapena, baina elektrizitatearena eta gasarena %10era igo ditu. EAJk bankuen eta energia enpresen... [+]


Eguneraketa berriak daude