Berdintasun Legea, Nafarroako Gobernuaren 2016ko proiekturik garrantzitsuena

  • Biolentzia matxista dela eta, emakumezkoek egunero hiru salaketa jartzen dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.


2016ko martxoaren 08an - 13:33
Martxoaren 8an emakumezkoen eskubideen alde Iruñean egindako manifestazio bat.

Datuak azken urteetakoen antzekoak dira, baina gora egin du erasoen ondoren Gobernuaren zerbitzu berezietan harrera behar duten emakumeen kopuruak: 500 izan ziren 2014an, eta 528, berriz, 2015ean.

Gaur egun Nafarroako populazioaren (640.790) %50,3 emakumezkoa da, baina oraindik ere eskubideen gauzatzean nabarmena da emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasuna. Lan mundua da desberdintasunen arlo agerikoenetakoa: emakumezkoen langabezia tasa, adibidez, %15,12 da emakumezkoen artean eta %12,06 gizonezkoetan artean. Gizonezkoen aldeko soldata desberdintasuna %30erainokoa da esparru askotan, eta goi mailako postuetan lautik bakarra da emakumezkoa. Aitzitik, emakumezko gehiagok egiten ditu goi mailako ikasketak (%33,1 / %30,7) gizonezkoek baino. Lan hitzarmenetan ere badira desberdintasun handiak: emakumezkoen lan hitzarmen partzialak %32,8 dira eta gizonezkoenak %6,2 baizik ez.

Eskubide desberdintasuna handia dela iritzi dio Nafarroako Gobernuak eta jakinarazi duenez, 2016ko bere proiekturik garrantzitsuena Berdintasunaren Foru Legea izango da. Lan hori ongi egiteko, aldez aurretik emakumearen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Horrekin batera onartuko da emakumeen aurkako biolentziari aurre egiteko foru legea, eta gobernuaren ustez, horrela “osatuta geldituko da emakumeen eskubideek oinarrizko gune zentrala izan dezaten ezinbesteko arau esparrua”.

Martxoaren 8ari begira, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatu dituen ekimenak jarraitu daitezke bere webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude