"Berdean hezi" liburua, euskaraz irakurgai

  • Ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina da natura. Horregatik, haurrak ingurunearekin harremanean heztearen onurez eta eskolako jolastokiak eta hirietako espazioak berdetu beharraz mintzo zaigu Berdean hezi. Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak liburua, Heike Freire psikologoak idatzia eta Txatxilipurdi elkartearen ekimenez Diego Martiartu Zugastik berriki euskaratua.


2015eko azaroaren 16an - 09:39

Umea osasuntsu hazi dadin, gutxienez hiru ordu eman behar ditu egunean aire zabalean jolasten. Hala dio Heike Freirek, naturarekin interakzio zuzena duten haurrak erlaxatuago bizi direla eta adimen abstraktua, afektibitatea, gaitasun sozialak, autoestimua, sormena, enpatia… garatzeko lagungarri zaiela.

Praktika zabaldua da pedagogia berdea delakoa. Adibiderik garatuenetakoa baso-eskolak dira: natura bera da ikasgela eta egunean bospasei ordu egiten dituzte ikasleek naturan. Jolas librea eta inguruak emandako materiala dituzte oinarri didaktiko nagusiak eta makilarekin lurrean hizkiak margotuz ikasiko dute irakurtzen, edota inguruan aurkitutako harri, fruitu eta abarren bidez egingo dituzte matematikak.

Eskolako jolastokiak eraldatzetik hasi

Ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan naturarekiko harremana integratzearen aldekoa da Berdean hezi. Gertu dauden espazio naturalak erabiltzera gonbidatzen ditu hezitzaileak, jolastokiak lorategi, baratze eta baso txiki bihurtzera, eta hirietako leku hutsak naturaz betetzeko deia egiten die herritarrei.

Tonucci, aurrekaria

Txatxilipurdik argitaratzen duen bigarren liburua da hau. Aurretik, Francesco Tonucci pedagogo italiarraren liburua euskaratu zuten: Haurren hiria. Hiria pentsatzeko beste modu bat. Funtsean, liburuaren oinarria da haurren beharretan oinarritzen den eta horren arabera antolatzen den herria, herritar guztien beharrak asebeteko dituen herria izango dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Irakasleek (ere) aurreiritziak dituzte eta ikasleen notetan eragiten dute

Irakasleek nota hobea jartzeko joera dute klase altuko ikasleei, neskei eta, laguntze aldera, migratzaileen seme-alabei, baina epe luzera, migratzaileen seme-alaba horiengan espektatiba akademiko txikiagoak dituzte, baita baldintza sozioekonomiko okerragodun haurrengan ere. Hori... [+]


Katalunian protesta, hemen paso

Kataluniako Hezkuntza Sailak (ERC) bertako ebaluazio diagnostikotik ahozko proba kentzea erabaki zuenean, segituan altxa ziren horren kontrako ahotsak: Junts alderdiak, Intersindical sindikatu independentistak eta Plataforma per la llengua eragile sozialak ikasleen ahozko... [+]


Eguneraketa berriak daude