argia.eus
INPRIMATU
Berbatek hizkuntza teknologien ikerketa-proiektua abian da
2012ko otsailaren 8a
Berbatek proiektua atzo aurkeztu zuten Usurbilen, Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian.

Eragile hauek azken hiru urteetan erabilera praktikorako hizkuntza teknologiak garatzen aritu dira eta oraingoz hiru demo sortu dituzte. Proiektuaren helburua hizkuntzen industriarako irtenbide praktikoak aurkitu eta honen euskarri teknologiko bilakatzea da. Era berean, teknologia eta multimedia arloan euskara sustatu nahi dute.

Hizkuntza-industriaren azpisektore bakoitzerako demo bat aurkeztu zuten: Edukien sektorerako, bilatzaile semantiko multimedia baten demoa. Itzulpenen sektorerako, dokumentalen bikoizketa automatikorako demoa. Irakaskuntza sektorearentzat, tutore pertsonal baten demoa. Guztiak Berbatek-en webgunean daude ikusgai.