Benoit Hamon PSko kritikoa nagusitu da ezkerreko primarioetan

  • Hiru ziren hautagai faboritoak: Frantziako alderdi sozialistaren (PS) Manuel Valls lehen ministro ohia, baita Arnaud Montebourg eta Benoit Hamon ministro izandakoak ere. Benoit Hamon jalgi da garaile, ustekabean. Bigarren izan den Manuel Vallsekin lehiatuko da heldu den igandean.


2017ko urtarrilaren 23an - 08:41
Hamonek bozen %36 bildu ditu eta Vallsek %31 (Argazkilaria: Jeremy Lempin)

Hamonek bozen %36 bildu ditu eta Vallsek %31. Montebourgek, berriz, %17a. Azken honek, Hamonen aldeko botoa eskatu du bigarren itzulirako Urtarrilaren 29an izendatuko da ezker aldeko hirugarren hautagaia. Beste biak, alderdi komunistako Jean-Luc Mélenchon eta ezker liberaleko –ustezko ezkerreko– Emmanuel Macron ekonomia ministro ohia dira.

Hamon eta Montebourg hautagaiek PSko sektore ezkertiarra ordezkatzen dute primarioetan. Vallsek alde eskuindarra. Vallsek François Hollanderen politika molde beraren tesiak erabili ditu kanpainan. Honen hitzetan, bera da presidente ezkertiar bat izendatzeko aukera bakarra. Hamonek proposatzen duen politikaren ildoan, ezin da inola ere eskuin muturreko Marine Le Pen eta eskuin muturreko liberal Francois Filloni aurre egin.

Primarioetako lehen ikasgaia hauxe izan da: PS barneko bi ezkerrek ezin dute ibilbide politiko bera urratu ahal.

Datu esanguratsu bat: 2011ko primarioetan, 3.000.000  herritarrek hautatu zuten Hollande alderdiaren presidentegai. Oraingoan, erdiak baino ez du parte hartu. Frantziako alderdi sozialistaren krisia erabatekoa da.

Lehen itzulian zazpi izan dira hautagaiak. PSko Benoit Hamon, Arnaud Montebourg, Vincent Peillon eta Manuel Valls. Laurak Hollanderen gobernuan ministro izan dira. Halaber, primariotan Alderdi Ekologistako François de Rugy, Fronte Demokratikoko Jean Luc Bennahmias eta Ezker Muturreko Alderdiko Sylvia Pinelek parte hartu dute.

Hamon garaile izan edo Valls izan, ezkerreko beste bi hautagairekin lehiatu beharko dute: alderdi komunistako Jean-Luc Mélenchon eta ezker liberaleko Emmanuel Macron ekonomia ministro ohiaren aurka. Egiari zor, azken honen ezkertiartasuna oso zalantzazkoa da.

Bigarren itzulian Valls irabazlea izango balitz, Macronen aukera apalduko litzateke Eliseorako bidean. Hamonek irabaziko balu, akordio batera iritsi beharko luke Mélenchonekin. Hori litzateke Frantziako Presidentzialetan ezkerrak itxura antzeko lehian sartzeko daukan aukera bakarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


Eguneraketa berriak daude