Benetako munizioa erabiliko dute berriz Bardeako Tiro Poligonoan

  • Espainiako armadak benetako armekin eginen ditu ariketa militarrak Sirio Tormenta izeneko operazioan. Urriaren 2tik 5era eginen dituzte aire-ariketak eta baita lurreko frogak ere. Bardeako eremu hori "arriskutsu" bilakatuko denez itxi eginen dute herritarrak ez daitezen sartu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 27an - 12:06

Bardeako Tiro Poligonoan beste behin ariketa militarrak eginen ditu Espainiako armadak. Aldi honetan ere benetako munizioa erabiliko dute airez eta lurrean eginen dituzten ariketetan. Urriaren 2an hasi eta 5a arte izanen dira ariketa horiek egiten. Bardeako eremu hori, arriskutsu bilakatuko dutena, itxi eginen dute herritarrak sartu ez daitezen. 

Sirio Tormenta izena eman diote oraingo operazio honi. Laugarren aldiz ariko dira Bardeako Tiro Poligonoann ariketak egiten 2017 honetan: otsailean, martxoan eta apirilean ere aritu ziren. Militarrak entrenatzeko baliatzen dituzte Bardeako Parke Naturalean ezarrita dagoen Tiro Poligonoko ariketak. 

Urrian izanen dira ariketa militarrak

Urriaren 2arekin, astelehena, hasiko dira Espainiako armadako kideak Bardeako Tiro Poligonoa erabiltzen. Parkean sartzea debekatua izanen dute herritarrek 11:00etatik 12:00etara eta 14:00tatik 15:00etara. Urriaren 3an ezinen dira eremu horretan sartu 10:00etatik 15:00etara, urriaren 4an 11:30etatik 13:15etara. Urriaren 5ean izanen da benetako bonbak jaurtiko dituzten eguna eta oraindik ez dute zehaztu zein ordutegitan izanen den mugatua herritarren sarrera. 

Joan den otsailean egin zituzten antzerako mugimenduak Bardeako Tiro Poligonoan. Orduan zortzi egunez izan zen Estatu Batuetako armada Red Flag operazioa garatzen, batez ere airez egin zituzten ariketa militarrak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude