Beñat Ugartetxeak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

  • Galdakaoko Torrezabal aretoan egin da Txapelketako lehen saioa, igande honetan. Ugartetxea mallabiarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela.


2014ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sailkapenean Ugartetxearen atzetik geratu direnek gainerako saioetako puntuazioei itxaron beharko diete, finalaurrekoetan kantatuko duten edo ez jakiteko. (Arg: www.bertsoa.com)

220 entzule batu dira igandean Galdakaon, Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aurreneko kanporaketan. Sei bertsolari aritu dira kantuan, Maite Berriozabal gai-jartzailea gidari zutela: Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Julen Erezuma Arzanegi, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Aitor Bizkarra Ruiz.

Egin beharreko ariketak egin ostean, epaileen puntuaketak batuta, honela geratu da sailkapena:

Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5

Julen Erezuma Arzanegi 356,0

Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0

Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5

Aitor Bizkarra Ruiz 316,5

Ugartetxearen atzetik geratu direnek gainerako saioetako puntuazioei itxaron beharko diete, finalaurrekoetan kantatuko duten edo ez jakiteko. Hurrengo saioa Gautegiz-Arteagan jokatuko da urriaren 19an, 17:30ean.

Igandeko argazkiak eta informazio gehiago Josi Txapelketaren webgunean.

 

Maddalen Arzallus nagusi Xilabako bigarren kanporaketan

Larunbatean izan da Senperen Ipar Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren bigarren saioa. Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe bertsolariek kantatu dute Larreko kulturgunean, eta Ihintza Ostolaza aritu da aurkezle lanetan.

Berrehundik gora entzule gerturatu ziren saiora, eta kanporaketaren egun berean Senperen Bertso Eskolen Eguna ospatzeak asko alaitu zuen giroa.

Ariketak amaituta, honela geratu ziren puntuazioak:

Maddalen Arzallus 224,00

Xumai Murua 216,00

Maddi Sarasua 212,50

Battitt Crouspeyre 183,00   

Lur Renteria 174,50

Miren Artetxek, saioan kantatu arren, ez du Txapelketan parte hartzen.

Lehenengo kanporaketa Muskildin jokatu zen, eta Sustrai Colina izan zen garaile. Hurrengoa Aiherran izango da, urriaren 18an, 17:00ean.

Saioari buruzko argazkiak informazio gehiago Xilabaren webgunean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2023-12-18 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bertsozalez lepo egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu du buruz burukoan.

2023-12-11 | Bertsozale.eus
Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen Iturriza, 1980ko hamarkadan. Aurten, elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin gura dio; 2023ko irabazleari jantziko dio txapela.

2023-11-27 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa eta osatu da finala
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da larunbatean Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon dira astebetean

2023-11-20 | Bertsozale.eus
Jone Uriak irabazi du Santurtziko finalaurrekoa
Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa, eta, irabaztearekin batera, algortarra finalera sailkatu da. Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean.

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Xabat Galletebeitia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, eta bertan irabaztearekin bat, lekeitiarra finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

Eguneraketa berriak daude