argia.eus
INPRIMATU
Beñat Iguaranek lortu du puntu gehien Villabona-Amasan
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena jokatu da igandean (irailak 15) Villabona-Amasako Gurea Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Iguaranek.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko irailaren 16a
Argazkia: bertsozale.eus.

Villabona-Amasako Gurea Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-zortzirena gaur. Sarrerak aurretiaz agortuta zeuden eta bete egin da aretoa. Kantuan, hurrengo bertsolariak:

Beñat Iguaran Amondarain

Iban Urdangarin Lardizabal

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Maialen Akizu Bidegain

Odei Lopez Larrauri

Oier Etxeberria Zubimendi

Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien bere herrian, 440,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Villabona-Amasako puntuazioak:

Beñat Iguaran Amondarain...............440,5

Iñigo Mantzizidor Larrañaga.............433,5

Maialen Akizu Bidegain....................432,5

Iban Urdangarin Lardizabal..............420,5

Oier Etxeberria Zubimendi................408,5

Odei Lopez Larrauri............................392,5

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.