argia.eus
INPRIMATU
Beñat Espil militante abertzale eta euskaltzalea zendu da
  • 66 urte zituela zendu da zuberotarra. Mauleko eta Zuberoako Gaü Eskolaren sortzaileetarikoa izandakoa, urte luzeetan aritu da bertan langile, irakasle gisa. Azken agurra eginen zaio martxoaren 27an, 10:30ean, Miarritzeko erraustegian.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2024ko martxoaren 21a
Beñat Espil, argazkian. Argazkia: Christophe de Prada

Zuberoako aurpegi ezaguna da Beñat Espil, euskalgintzan buru eta belarri ariturikoa. Besteak beste, bera izan zen Mauleko eta Zuberoako Gaü Eskolaren sortzaileetarikoa eta orduz geroztik urte luzeetan bertan irakasle izandakoa ere. "Itzalpeko langile handia" izan da, Maritxu Castillon lankide izandakoaren hitzetan. Gaü Eskolako ikasleek zuberera ikasteko metodoak osatu zituen, tartean, euskara batutik zubererara itzuli zituen AEK-ren metodologia eta dokumentuak.

Gogoetak Ekaitza aldizkarian

Luzaz Ekaitza aldizkari politikoan eta bestelakoetan artikulu idazten ariturikoa da Espil. "Euskal Herri solidario" baten alde ariturikoa dela dio adiskide zuen Xan Coscaratek, Xiberoko Botzari eskaini elkarrizketan. Iparretarrak erakundeko militantea ere izan zen.

Azken agurra eginen zaio martxoaren 27an, 10:30ean, Miarritzeko erraustegian.