Ertzaintzako 157 bururi justifikaziorik gabeko gastuak ordaindu dizkiete

  • Ertzaintzako 157 bururi onartu egin dizkiete urte luzez otorduetako menuen eta justifikaziorik gabeko bidaien ticketak gastu modura. Hori jaso du Eusko Jaurlaritzaren txosten batek, eta Interviú aldizkariak argitaratu du.


2016ko maiatzaren 26an - 16:42

Eusko Jaurlaritza murrizketa ugari egiten ari den garai hauetan, EAEko poliziaren goi-karguei gastuak ordaindu dizkiete inolako kontrolik gabe.

Hainbat gastu ordaindu dizkiete erreportajean ikus daitezkeen dokumentuek egiaztatzen dutenez: justifikatu gabeko kilometroak, ibilbideetatik kanpoko bidesariak, kamisetetan eta zapatiletan gastatutako dirua, besteak beste.

Lanera joateko ibilbideetan 0,29 euro ordaintzen diete kilometro bakoitzeko. Ikerketak, ordea, irregulartasunak salatu ditu. Arabako buru batek, esate baterako, ez ditu bidesarien ticketak entregatu, eta bidaiengatik 10.000 euro kobratu ditu urtero.

Otorduei dagozkien neurriz gaineko ordainketak ere agerian utzi ditu erreportajeak. Ertzaintzek 21 euro gasta ditzakete gehienez bazkari edo afarietan. Erreportajean ikus daitezkeen faktura guztietan 21 euro ordaindu dituzte eguneko menuak. Nolanahi ere, jatetxe horietako menuak 10-15 euro artean balio dute, inolaz ere ez 21.

Ikerketa martxan Bilboko auzitegian

Ertzaintza-Fepolen Sindikatu Profesionalak egin zuen salaketa. Juan Carlos Sáenz sindikatuko idazkariak adierazi duenez, "ohartu ginen indemnizazio gehienak ez zizkiotela Ogasunari aitortzen, eta susmoak piztu zizkigun horrek".

Jose Maria Eguia Baltellas Bilboko auzitegiko epailea aztertzen ari da txosten hori, Ertzaintzaren barnean prebarikazioa, dokumentuen faltsutzea eta iruzur fiskala egin dituzten erabakitzeko.

Ikerketaren protagonistak 157 ertzain buru dira eta bakoitzari 40.000 euroko isuna jar diezaiekete. Txosten horren arabera, horietako batzuk 20.000 euro ere kobratu dituzte dietetan, eta Kontu Auzitegia ere hori aztertzen ari da.

Irabazi duten dirua –20.000 euroko ustezko gainsoldatak urtean– ez diote deklaratuari Estatuari, ez ezta Gizarte Segurantzari ere.

Orain arteko auziperatu bakarra Miren Karmele Arias da, Ertzaintzaren Giza Baliabideetako burua, eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


2024-04-02 | Hala Bedi
GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Eguneraketa berriak daude