Beleixe Sakanako euskarazko irratiak 10. urteurrena bete duela-eta, jaialdia egingo dute etzi Etxarri Aranatzen, irratiak egoitza duen herrian. Zuzeneko emanaldi berezia, haur jolasak eta bazkaria izango dira, besteak beste.