Goiango industriaguneko Olatek enpresan gertatu da ezbeharra; garabi batekin mugitzen ari zen pieza gainera erori zaio.
Behargin bat hil da gaur goizean, 09:15ean, Legutioko Olatek enpresan izandako ezbeharrean. Garabi batekin mugitzen ari zen pieza gainera erori eta bertan hil da, Osalaneko iturriek jakinarazi dutenez.
Makinak mantentzeko azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen hildakoa. Garabi batekin pieza bat mugitzen ari zen, mekanismoak kale egin eta gainera erori zaionean. Teknikariak bertan dira, lan istripuaren ingurukoak ikertzen.
Albiste hau Arabako alea -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.