argia.eus
INPRIMATU
“Beharbada, niretzat garrantzitsuena da obra batean neure burua modu esanguratsuan sartzea”

2011ko otsailaren 22a
IƱigo Arregi

"Batzuetan, ideiak edo kontzeptuak indar handia du eta obraren osotasuna hartzen du ia-ia. Beste batzuetan, garrantzia duena da obra zuretzat berezia den lekuan kokatu dutela, edo denbora asko eman duzula hura lantzen, edo zerbait inportantea adierazten duela... eta hori obra ikusteko beste modu bat da. Baina beharbada, niretzat garrantzitsuena da obra batean neure burua modu esanguratsuan sartzea. Zaila egiten zait kontzeptu hori azaltzea..., obra hori egitera bultzatu nauen motibazioa oso barrukoa dela, besterik gabe".