Joan den ostiralean (4) banatu zituzten
CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko XI. edizioko sariak. Begoña Arrate biologo urnietarrak jaso zuen sari nagusia ugalketari buruzko
Gure alde basatian barna artikuluagatik. Bigarren saria Jokin Lapaza, Manuel Mendez eta Eneko Salaberriarentzat izan zen. Gazteentzako sari berezia Ibon Odriozola kimikariak eskuratu zuen.