Bernardo Atxaga euskaltzain izateko proposatu dutela-eta:
Patxi Zabaleta, euskaltzaina: "Akademia batek, araugilea den neurrian, ikuspegi askotako ekarpenak behar ditu. Eta ikuspegi horien artean, idazleena, beharrezkoena da, hizkuntzaren arragoa egiten dutelako".
Jon Kortazar, EHUko katedraduna: "Ez euskara modernizatzen, baina euskararen barruan potentzialki diren bideak deskubritzen eta erabiltzen trebeena Atxaga izan da".
(2006/02/16)