argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi preso gehiago Euskal Herriratuko dituzte
  • Azken hilabeteetan bezala, presoak Euskal Herriratzen jarraitzen du Espainiako Gobernuak eta oraingoan, jadanik Euskal Herriko inguruetako espetxeetara hurbildutako presoak Hegoaldeko lau espetxeetara ekarrriko dituztela irabarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 29a
Argazkia: Dani Blanco

Horrela banatuko dituzte dituzte presoak euskal lau espetxeetan:

Igor portu (Darocatik, Zaragoza) eta Jesus María Gómez Ezkerro (Asturiastik) Iruñeko espetxera. Unai Bilbao (Darocatik) eta Alaitz Aramendi (Avilatik) Zaballara. Andoni Goikoetxea (Duesotik) eta Joanes Larretxea (Asturiastik) Martutenera. Eta, azkenik, Ibai Beobide (Burgostik), Joseba Borde (Duesotik) eta Jon Crespo (Duesotik) Basaurira. Azken bi hauei, gainera, hirugarren gradua ere iragarri zaie, eta horrek esan nahi du espetxetik kanpo lo egitera ateratzeko aukera ere izango dutela.

Espetxe erakundeetatik adierazi dutenez, guztiek adierazi dute idatziz uko egiten diotela biolentzia erabiltzeari, begirunea adierazten dietela biktimei eta haiei kalte ordainak emateko borondatea agertzen dutela.