BECek 1.000 metro karratuko eguzki-energia instalazioa eraiki zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera. 540.000 euroko inbertsioa egin zuten; oraindik ez dute saldu.
Instalazioak 628 eguzki-energia modulu ditu eta guztira 540.000 euroko inbertsioa egin zuten: BEC-ek inbertsio osoaren %45, EEEk %30 eta Milennium Energyk %25, eldiario.es agerkariak argitaratu duenez.
Gaur egun, EEEren arabera 100.000 kw sortu –40 etxeri energia emateko adina– eta urtean ohikoa baino 95.000 kilo CO2 gutxiago jaurtitzen ditu.
Kontu-ikuskaritzaren arabera urteko datuak positiboak badira ere, momentuz ez dago eroslerik, nahiz eta 2013ko abuztuan jarri zuten salgai.
Hobariak kendu
Eguzki-energia instalazioak handitu nahi zituen BECek 2.000 kw sortzera ailegatu arte. Baina asmoak bertan behera geratu ziren, Mariano Rajoy Espainiako Estatuko presidenteak energia berriztagarriei zegozkien primak deuseztatu ondoren.
El Diariok azaldu duenez, diru sarien suspentsioak erosle potentzialei atzera eginarazten die.
EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.
Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean,... [+]
Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]
AEBetako musika betirako eraldatu zuen Bob Dylanek 1960ko hamarkadan eta geroztik bere leienda hazi besterik ez da egin. Iruñean jo zuen joan den ostegunean eta Barakaldon berriz ostiralean. Bigarren kontzertu horren kronika da hau, iraganean iltzatuta geratu ez den... [+]