EIZIEk urteko batzarra egin zuen joan den ostiralean (16). Iazko jardueraren balantzea eta diru kontuak onartu eta 2007ko aurreikuspenak ontzat jo zituzten batzarrera agertutako 40 kideek. Arlo berri baten sorrera ere onartu zuten: itzultzaileen lan baldintzei buruzko alorra. Horrez gain, itzulpengintzaren inguruan Itzulbaita proiektua sustatzeko konpromisoa hartu zuten. Bestalde, Beatriz Zabalondo izango da aurrerantzean EIZIEko lehendakaria. Joseba Ossa ordezkatuko du.