argia.eus
INPRIMATU
Beasaingo CAF-ek neurriak zorroztu ditu langileen artean COVID-19az kutsatzeak saihesteko
  • Ordiziako fokua ari da eragina izaten Goierriko gainerako herrietan ere. Berriak argitaratu duen informazioaren arabera, trenak egiten dituen enpresa entzutetsuak erabaki du aldi baterako "aurreko fase batera atzera egitea" eta hainbat neurri hartu ditu COVID-19a kutsatzea saihesteko.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 09a

Hauek dira, Berria egunkariak jakitera eman duenez, langileek beteko dituzten baldintzak: bilerak telematikoki egingo dituzte, izan ere, bilerak egiteko gelak itxi egingo dituzte; ezingo dituzte kafea hartzeko makinak erabili; dutxak eta jantokia ezingo dituzte erabili, hauek ere itxi egingo baitira; eta salmenta makinetan soilik ura erosteko aukera egongo da.