argia.eus
INPRIMATU
Beasaingo Andramendi ikastolari DBH eskaintzeko baimena ukatu dio Jaurlaritzak
  • Beasaingo Andramendi ikastolako arduradunak urduri eta luze-iritzita zeuden Eusko Jaurlaritzatik ez zitzaielako iristen DBHko kurtsoak eskolan bertan emateko baimen eskaeraren erantzunik. Orain Andramenditik jakinarazi dute abendu bukaeran iritsi zaiela Olentzero (Mari Domingi, zuzenago) ikatzarekin Lakuatik.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2013ko abenduaren 31

Garan eta Berrian Aimar Larrea, Juan Jose Lasa eta Jose Ramon Anuntzibai gaurko eta iraganeko lehendakarien sinaduraz plazaratutako artikuluan (“Hezkuntza Sailaz eta arbitrarietateaz, Beasaingo ikastolatik“) kontatu dituzte ikastolak Jaurlaritzatik jasotako hiru ezezkoen zertzelada teknikoak eta hirugarren eta azkenaren xehetasunak:

“Gobernu berriarekin Eusko Jaurlaritzan izandako bileran bertan Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak onartu zuen, nortasun ordezkatze edo suplantazioa gertatu zela bigarren ezezkoan eta berak eman zituen hiru argudioak errepikatuko ditugu hemen: espainiera hutsez idatzita zegoen ezezkoa eta berak ez omen ditu horrela sinatzen aginduak, aurreneko irakurraldian ikusi zuen data okerra (2012a zen eta 2013ko data zuen). Nortasun-ordezkatze edo suplantazioa, bada berez izan ebazpen baten anulazio-argudio, baina geure proposamenak berez emandako arrazoi objektiboen konfidantzan eta Hezkuntza Sail berritik emandako hitza tarteko, onartu egin genuen beste inolako prozesurik hasi gabe: Hezkuntza Sailak gaia berraztertzea eta irtenbide bat emango zitzaiola agindu zigun. Horren harira, Gipuzkoako Lurraldeko aparejadorea etorri zen eta Gema Gonzalez de Txabarri Lurralde Ordezkari berriak esandakoaren arabera, ohiko txostena izan zen, ez bereziki negatiboa, eta agertzen ari ziren kezkei buruz aritu gara eta arrazoitu dugu e-postaz”.

Oraingoz Eusko Jaurlaritzatik ez zaie erantzun Andramenditik plazaratutako salaketoi.