argia.eus
INPRIMATU
Beasain, Oñati eta Urnietako argazkien artxiboa Guregipuzkoa.net-en

2011ko apirilaren 19a
Miguel Primo de Rivera Oñatin, Guregipuzkoa.net-en dagoen argazkietako bat

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Ikaskuntzak egindako hitzarmenaren ondoren, Beasaingo 5.702 irudi, Oñatiko 8.000 eta Urnietako 11.000 digitalizatu eta www.guregipuzkoa.net atarian ipini dituzte. Horiekin batera, Ondare Zuzendaritzaren 35.000 argazki eta Donostiako postal zaharren bilduma ere sareratu dute. Orotara, 120.000 irudi daude bilduta atarian. Zabalkundea errazteko Creative Commons BY-SA baimena ezarri diete udalek argazkiei.