argia.eus
INPRIMATU
BDZ ekimena: “MTorres enpresa konplize da Israel egiten ari den genozidioarekin”
  • Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak eskatzen duen BDZ taldeak protesta egin du gaur MTorres enpresaren parean, Elortzibarren duen lantokiaren aurrean. Israel egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatu diote F35 gerrarako hegazkinetarako piezak sortzen dituztelako. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko urriaren 20a

Palestinako  askatasunaren, justiziaren eta berdintasunaren aldeko mugimendua da BDZ. Palestinarrek gainerako gizateriaren eskubide berberak dituztela dioen oinarrizko printzipioari eusten dio. Nafarroako Gobernuari mezua igorri diote: "Gobernuak ez luke enpresa hau diru publikoz lagundu behar. Denon zergak direlako eta herritarrak ez dugulako konplize izan nahi Israel egiten ari den basakeriarekin", adierazi du Patxi Gerriko BDZ ekiemenko kideak. Jakinarazi dute gutxienez 19 estatuk erabiltzen dituztela F-35 borroka hegazkinak eta hainbatek sinatu dituztela horiek erosteko akordioak.