Larunbatean jokatu zen Idiazabal eta Elgoibarren arteko partidak zeresana ematen jarraitzen du. Lehen unetik epaileak euskaraz hitz egitea debekatu ziela salatu zuten jokalariek, berak euskaraz ulertzen ez zuenez ez zuela irainik jaso nahi argudiatuta. Hautsak harrotu ditu epailearen erabakiak eta eztabaidak mugaz harago izan du oihartzuna: BBC-k gaiari buruzko albiste bat egin du.
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuaren adierazpenak nabarmendu dituzten arren, hedabide ingelesak euskara albistearen ardatzean jartzen du: Euskal Herriak, Kataluniak bezala, hizkuntza propioa duela nabarmentzen du. Baita kultura aitzindari bat ere. Irakurleari geografikoki kokatzen laguntzen dion mapa bat ageri da albistearen goiburuan.