BBCko kazetari batek kargua utzi du lan beragatik gizonek baino gutxiago irabazten duelako

  • Carrie Gracie BBCren Txinako arduradunak lan postuari uko egin dio, lan berdina egiteagatik gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen dutela argudiatuz. Bi errealitateen arteko aldea “nabarmena” dela berretsi du Graciek. 30 urte daramatza Erresuma Batuko kate publikoan lanean eta orain arte soldaten bereizketa gauza jakina zela onartu arren, gaur egun egoera onartzeko ez dagoela prest nabarmendu du.


2018ko urtarrilaren 08an - 12:38

Hiru hamarkadetako esperientzia, mandarinean hitz egiteko nahiz idazteko gaitasuna eta erabateko inplikazioa ez dira nahikoak izan BBCko arduradunek kazetariaren hitzak kontuan hartzeko. 2017an hedabide publikoak urtean 150.000 libra (169.000 euro) baino gehiago irabazten zituzten kazetarien zerrenda argitaratu zuenean ohartu zen Gracie bere egoeraz: lan berdina egiten zuten gizonezkoek, gehiago irabazten dute; zehazki, lanpostu bereko bi emakumek baino %50 gehiago.

BBCri kontuak eskatu zizkion kazetariak eta lau profesionalen lan baldintzak berdintzeko eskaera egin zion. Hedabideak muzin egin zien Gracien hitzei eta lau kazetarien soldatak igo zituen, soldaten arteko bereizketa areagotuz.

“Ez nabil diru gehiago eskatzen, hedabide publiko batean lan egiten dudala jakinda nahikoa irabazten dudalakoan nago. BBCk legea betetzea nahi dut eta emakumeak nahiz gizonak berdin baloratzea”, dio dimisioa aurkeztu berri duen kazetariak bere blog pertsonalean, La Vanguardiak jaso duenez.

Urte hasierarekin emakumeen eta gizonen arteko soldata bereizketengatik ematen den bigarren albiste esanguratsua da: Islandiak lan bera egiteagatik legez debekatu du gizon eta emakumeei soldata ezberdina ematea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


2024-02-09 | Sustatu
Fujitsu eta Erresuma Batuko Postaren eskandalu informatiko eta judiziala

2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015... [+]


Palestinako bandera erakustea delitua da Erresuma Batuko Gobernuarentzat

Erresuma Batuko Barne ministroak Suella Bravemanek bandera palestinarra astintzea “ordena publikoko delitutzat” har daitekeela adierazi du. “Israel mundutik ezabatuta ikusteko gogo bortitzaren adierazpen" gisa uler daitekeela uste du Bravemanek.


Eguneraketa berriak daude